Erreboteko eraikina botatzearen alde bozkatu dute segurarrek herri kontsultan
Gaur zenbatu dituzte udaletxean igandea eta asteartea bitartean bildutako botoak, eta nabarmen ikusi da segurarrek nahiago dutela eraikina botatzea. Kontsultako parte hartzaileen % 92ak eman dio babesa eraikina botatzeari, eta ia %7ak adierazi du eraikina txukuntzeko nahia. Orain, udala Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin jarriko da harremanetan eraikina bota ahal izateko baimenak lortzeko.
Emaitzez harago, udalekoek herritarren parte hartzea baloratu dute, guztira 519 pertsonek hartu dute parte, tartean baita 6 eta 16 urte bitarteko 81 haur eta gaztek ere.