2014/5/21

EH Bilduk mitina egin du Areizaga-Kalebarrenen

http://youtu.be/yjyqVW78Ra8 EH Bildu koalizioak bailarako ekitaldi nagusia egin zuen atzo Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. 19:00etan hasita Ainhoa Beolak eta Ayem Oskozek hartu zuten hitza. Ondoren musikarako zein sormenerako tartea ere izan zen. Koalizioak igandeko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako botoa eskatu zuen Josu Juaristi hautagaiarentzat.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Veronica Domingoren lanak ikusgai Juan de Lizarazun

Igandea bitartean, Veronica Domingo margolari bilbotarraren lanak ikusgai egongo dira Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Aretoa 17.30etik 20.30era irekitzen dute. Margolari gazte honek Urretxu eta Zumarragako udalen pintura lehiaketa irabazi zuen iaz. Domingok Espainia, Frantzia, Eskozia eta Ingalaterran ere erakutsi ditu bere lanak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eitzaga 50 urte jaiaren antolatzaileen esker ona

Aurreko apirilaren 27an Eitzagako jatorria duten 50 urtetik gorakoek ospatutako jaiaren antolatzaileek esker ona agertu nahi diete festa hori egiten lagundu zieten guztiei, besteak beste, laguntza eskaini zuten hainbat auzotarri

The post Eitzaga 50 urte jaiaren antolatzaileen esker ona appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa