Iker Lasak Beasain K.E.ko entrenatzaile izateari utzi dio
Iker Lasak (legorreta, 1977) Beasian K.E.ko entrenatzaile izateari utzi berri dio, hiru urteko lanaren ostean. Maiatzaren 10ean jokatu zuen taldeak denboraldiko azken partida, eta Lasa agurtu nahi izan zuten taldeko zein klubeko kideek, eskerrak emanez. Aurrez entrenatzaile fisiko moduan jardun zuen talde berean, eta gaztetxotan taldean jokatu ere egin zuen.
Ogibidez irakaslea bada ere, libre zuen denboraren zati handi bat eman dio talde txuri-urdinari azken urteetan. Orain, ordea, beste lehentasun batzuei denbora emateko gogoa du.
Elkarrizketa osoa biharko HITZAn irakurgai.