Norberaren bikaintasuna jomugan, ikastaroa egingo dute Uglen
Zumarragako Ugle lanbide eskolan zortzi urtez aritu dira adimen emozionalari buruzko ikastaroak egiten. Orain, urrats bat harago eman asmoz, Norberaren Bikaintasunerako Ikastegia sortzea erabaki dute. Ikastegi berrian adimen emozionaleko ikastaroa integratuko dute. Pello Biain ikastegiaren arduradunaren hitzetan, «bikaintasun pertsonala etengabeko ikaskuntza eta garapen prozesua da; pentsaera, sentiera eta, batez ere, jokaera bat garatzeko helburua du».
Zumarragako Ugle lanbide eskolan zortzi urtez aritu dira adimen emozionalari buruzko ikastaroak egiten. Orain, urrats bat harago eman asmoz, Norberaren Bikaintasunerako Ikastegia sortzea erabaki dute. Ikastegi berrian adimen emozionaleko ikastaroa integratuko dute. Pello Biain ikastegiaren arduradunaren hitzetan, «bikaintasun pertsonala etengabeko ikaskuntza eta garapen prozesua da; pentsaera, sentiera eta, batez ere, jokaera bat garatzeko helburua du». Balioak eta printzipioak ardatz, koherentea izatea da bikaintasunaren oinarria, «norberaren buruarekin nahiz besteekin harreman zintzoak sortzea».
Ikastegi berrian adimen emozionalaren inguruan orain artean egindako ikasketak «gaindituko eta hobetuko» dituzte. Biainen hitzetan, «helburu hori erdiesteko balio eta garapen pertsonalari buruzko kontzeptu berriak» erabiliko dituzte. Horrez gain, saioak tailer moduan egingo dituzte, eta praktikoak izango dira.
Ugle eskolaren ugleskola.net webgunean foro bat sortzeko asmoa ere badute. Foroaren helburua ikaskideen arteko komunikazioa «hobetzea eta erraztea» da, «baita ideia berriak partekatzea ere». Etorkizunera begira, buruan dute gida edo laguntza zerbitzu bat eskaintzea, Biainek dioenez, «hobekuntzaren eta garapenaren bitartez bikaintasunerako bidea egin nahi duten gizabanakoentzat edo taldeentzako».
Ikasleen iritziak
Michalina Szczygielka jatorri poloniarra duen zumarragarra da. Anaia euskaldun batekin ezkondu zen eta Euskal Herrira etortzeko gonbitea egin zion. Szczygielkak baiezkoa eman zion: «guztia batu zen ni eta alaba hona etor gintezen», dio. Adimen emozionaleko seigarren ikastaroa du hau, eta Ugleko ikastaro hauekin «maiteminduta» dagoela dio: «Ezin dut beste hitzik erabili sentitzen dudana deskribatzeko». Bikain ikastegiko ikasle izateko asmoa dauka, «ikastaro bakoitzak eta ikaskide bakoitzak ere ekarpenak egiten dizkizu». Szczygielkak «pertsona hobea» izaten ikasi duela dio: «Finean, neure arazoak konpontzeko nik neuk ditudan giltzak zeintzuk diren ikasi dut».
Neure arazoak konpontzeko nik neuk ditudan giltzak zeintzuk diren ikasi dut»
Michalina Szczygielka (Ikaslea)«Ikasi baino, gauza askorekin konturatzeko aukera eman dit adimen emozionalak»
Rafa Zabalo (Ikaslea)
Rafa Zabalo zumarragarrak ere adimen emozionaleko ikastaroak eginak ditu Uglen. Jakin-mina zuelako eman zuen izena lehenengo ikastaroan. Dioenez, aurretik hainbat liburu irakurriak zituen eta gaiari buruz bazekien zer edo zer. Ikastaroetan zer ikasi duen galdetuta aditza zuzendu eta «ikasi baino, gauza askorekin konturatu» dela dio: «Konturatu naiz nola jokatzen dudan eremu guztietan ditudan harremanetan».
Adimen emozionalaren gaineko lehenengo ikastaroa 2006-2007 ikasturtean egin zuten Goierri garaiko Ugle lanbide eskolan. Ikastaroa irakasleek zein ikasleek egin zuten, eta poliki bailarako hezkuntzako nahiz osasungintzako beste eragile batzuek ere egin zuten. Zortzi hauetan guztietan 200 bat lagun trebatu dira adimen emozionalaren esparruan.
Datorren urteko ikastaroak 90 orduko iraupena izango du, 9 astetan banatuta, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:30era, hain zuzen. Izena emateko bi modu daude: Uglera deituta (943 72 54 77 eta 943 72 56 70) edo e-posta bidez (resp.fc@ugleskola.org edo pello@ugleskola.org).
The post Norberaren bikaintasuna jomugan, ikastaroa egingo dute Uglen appeared first on Otamotz.