Joan zen ostiralean zauriturik gabeko lan istripu bat jazo zen Deskargako lanetan, GI-632 errepidean, eta Bidegik gertaera hori ikertzeko eskatu dio Lan Ikuskaritzari. Antzuola-Urretxu errepidea Bidegik esleitu du du eta ordezkari bat kontrol lanak egitera joan zen asteartean. Bide «ez ofizialetatik» ostiralean istripua egon zela jakin zuen. Obra zuzendaritzari gertatutakoari buruzko txostena eskatu zion eta egin gabe zuten.
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta etxeorratzeko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte.
http://youtu.be/Yqqviv0KERY Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak jokatzeko. Antolatzaileak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan, eta aste honetan, boluntario izan nahi dutenei dei berezia egin diete, aurrez izena eman dezaten. Boluntario izan nahi dutenek galdetegi bat bete behar dute webgunean, eta ondoren antolatzaileak jarriko dira bakoitzarekin harremanetan.
Plazaola-Godoy UTK taldeko kideek emaitza bikainak lortu dituzte L’Ampollako eta Lanzaroteko Iron Man probetan eta Euskal Zirkuituetan. L’Ampollan, hilaren 10ean, Jon Muruak 10 ordu eta 52 minutu behar izan zituen proba bukatzeko eta Juan Carlos Delgadok 11 ordu eta 10 minutu. Raul Montielek, berriz, Lanzarotekoan parte hartu zuen. 11 ordu eta 7 minututan bukatu zuen.
Zumarragako Ugle eskolako ortoprotesika ikasleek zein irakasleek pazienteak hartu dituzte protesien probak egiteko. Martxoaren 21ean zikloa aurkeztu zuten, harrezkero paziente ugarik eskolara deitu dute eta probak egiteko prest agertu dira. Prestutasun hori eskertu du Itziar Tolosa zikloaren arduradunak, «pazienteen lankidetzarik gabe ezingo genukeen zikloa egin». Bi urteko zikloan zehar pazienteekin lan egin dute beti, «bestela ezinezkoa litzateke ikasketen arlo praktikoa bermatzea», jarraitu du Tolosak.
Zumarragako Ugle lanbide eskolan zortzi urtez aritu dira adimen emozionalari buruzko ikastaroak egiten. Orain, urrats bat harago eman asmoz, Norberaren Bikaintasunerako Ikastegia sortzea erabaki dute. Ikastegi berrian adimen emozionaleko ikastaroa integratuko dute. Pello Biain ikastegiaren arduradunaren hitzetan, «bikaintasun pertsonala etengabeko ikaskuntza eta garapen prozesua da; pentsaera, sentiera eta, batez ere, jokaera bat garatzeko helburua du».
Zumarragako Udalak hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zergaren ordainketak egiteko epea ireki du. Epea ekainaren 30era arte zabalik egongo da. Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko
The post Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zerga appeared first on Otamotz.