Subaru autozaleek topaketa egin dute Beasainen
Kotxezaleen eta bereziki Subaru beribil marka japoniarraren zaleen topaketa ari dira egiten Beasainen, asteburuan. Gaur, larunbata, Loinatz futbol zelaiaren alboko aparkalekuan elkartu dira Goierriko II. Subaru Autoen Bilkura egiteko. Hamabost bat auto zeuden marka horretakoak, batez ere Impreza modelokoak, baina baita beste hainbatetakoak ere. Musikarekin girotuta, trukeak egin eta beribilak prestatzeko aholkuak partekatu dituzte. Gipuzkoan barrena txangoa ere egin dute.
Topaketa bihar, igandea, bukatuko da. Gipuzkoako kostaldera txangoa egingo dute, eta Ogiaren Museoa ere bisitatuko dute.