Haurugby txapelketa jokatuko da igandean Beasainen eta Ordizian
Asteburu honetan egingo da Haurugby Txapelketa, hamargarrenez. Altamiraz gain, Beasaingo Loinaz Futbol zelaia ere errugbi zelaia bihurtuko da aurtengoan ere.Euskal Herritik, La Unica RT, Gaztedi RT, Hernani CRE, Hendaia, Inthalatz Larresore eta Bokale taldeak arituko dira, Ordiziakoaz gain. Frantziatik, betsalde, R.C. Bal eta Nord Bearn taldeak etorriko dira.
Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak, guztiek guztien aurka jokatzeko moduan. Norgehiagokak goizeko 9:30ean hasiko dira; 12:00etan bigarren faseari ekingo zaio Altamiran. Sailkatuen artean joatuko da finala.
Txapelketa 14:00etan amaituko da, sari banaketarekin eta hirugarren denbora “mundial” batekin.