Ikasturte amaierako jaialdia egingo dute bihar, Amets Bideko txikienek
Ikasturtearen amaiera borobiltzeko, emanaldia egingo dute Ordiziako Amets Bide dantza taldekoek gaur iluntzean. Oraingoan, taldeko txikienen txanda izango da. Bertan bost urtetik hasi eta 12 urtera arteko dantzarien taldeak arituko dira elkarren atzetik. Ikasturtean zehar ikasitako hainbat dantza aurkeztuko dituzte oholtza gainean ikusleen aurrean. Jaialdia iluntzeko 19:00etan hasiko da Herri Antzokian.