Kale garbiketaren behin behineko esleipena egin diote FCC enpresari
Zumarragako udalbatzak aho batez esleitu dio kale garbiketa FCC Zerbitzuak enpresari, baina esleipena ez da oraindik behin betikoa. Enpresa honek Cespa enpresari hartu dio aurre esleipena egiteko puntu kontaketan, eta BEZ barne 551.639 euroan eman diote Zumarragako kaleak garbitzeko lana. Herenegungo osoko bilkuraren gai zerrendan ez zegoen kale garbiketaren gaia, baina idazkariak bozketaren urgentziaren alde edo kontra zeuden bozkatzeko eskatu zien zinegotzi guztiei, eta aurretik adostu bezala denek aldeko botoa eman zuten.
Zumarragako udalbatzak aho batez esleitu dio kale garbiketa FCC Zerbitzuak enpresari, baina esleipena ez da oraindik behin betikoa. Enpresa honek Cespa enpresari hartu dio aurre esleipena egiteko puntu kontaketan, eta BEZ barne 551.639 euroan eman diote Zumarragako kaleak garbitzeko lana. Herenegungo osoko bilkuraren gai zerrendan ez zegoen kale garbiketaren gaia, baina idazkariak bozketaren urgentziaren alde edo kontra zeuden bozkatzeko eskatu zien zinegotzi guztiei, eta aurretik adostu bezala denek aldeko botoa eman zuten. Gauzak horrela, FCC Zerbitzuari esleipena egitearen alde bozkatu zuten aho batez.
Esteban Orbegozo pasealekuko lanei ere lehenengo onespena eman zieten alderdi guztiek aho batez. 653.800 euro eta dagokion BEZ zerga inbertituko ditu Zumarragako Udalak lan hauetan. Hirigintza lanak dira, asko eta asko irisgarritasuna hobetzeko egingo dituztenak. Helburua, Mikel Serrano alkatearen hitzetan, «oinezkoei lehentasuna ematea da».
Lanak hainbat fasetan egingo dituzte. Esteban Orbegozo auzoko goiko aldean ekingo diete berrikuntza lanei. Handik Hiri Lorategira joko dute eta erdialdean arituko dira ondoren. Urdaneta kalearekin duen loturan konponketak egingo dituzte jarraian eta lanak Ispilla kiroldegiko aurreko aldean zein atzeko aldean amaitzeko asmoa daukate.
The post Kale garbiketaren behin behineko esleipena egin diote FCC enpresari appeared first on Otamotz.