Lazkao eta Ordizia kanporatu dituzte Herriartekotik
Herriarteko pilota txapelketan, aurreko asteburuko jardunaldiak gazitik gehiago izan du gozotik baino, Goierriko taldeentzat. Palan, hiru ordezkaritatik bakarrak segitzen du aurrera. Olaberriak Oiartzun kaleratu du, tanto kopuruz (131-112). Bina egin dute final-laurdeneko kanporaketan. Finalaurrekoan Deba egokitu zaie. Joaneko partidak larunbatean 18:00etan dira, Olaberrian.
Lazkaok ere Donostiarekin bina berdindu du, baina lau tanto soilengatik kanpora geratu da: 122 tanto zituzten lazkaotarrek, 126 donostiarrek. Ordiziak lau partidetatik bakarra irabazi du Debarekin (1-3), eta etxera doa.
Eskuz, Ataun indartsu
Eskuko modalitatean final zortzirenetan ari dira Goierriko hiru talde. Joaneko partidak jokatuta, Ataunek du egoera onena. Igandean Auzoetan Hernani 2 eta 1 menderatu zuen, kadeteek (22-0) eta juniorrek (22-14) irabazita. Larriek 1-22 galdu zuten. Itzuliko jaialdia Hernanin da, bihar 20:30ean.
Zumarragak herrian Oiartzunekin hiru partidak galdu ditu (4-22, 16-22 eta 21-22). Itzulikoa bihar dute, Oiartzungo Madalensoron, 19:30ean.
Beasainek Lasartetik aurkako 2-1ekoa ekarri du, kadeteek 22-11 eta juniorrek 22-17 galdu, eta helduek 7-22 irabazita. Itzulikoa Antzizarren jokatuko dute, larunbatean 16:00etan.