Poesia, margoak eta musika naturarekin uztartuko dituzte Antioko zentroan
Lehenengo aldiz erabili dute Zumarragako Antio Interpretazio Zentroko hitzaldi-gela aurkezpen bat egiteko. Natura, hitzak emari, zu ere olerkari! saioa aurkeztu dute Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Andoni Salamero poetak. Saio horretan poesia, margolaritza eta musika naturarekin ehunduko dituzte Salamero olerkariak, Josu Maroto margolariak eta Jon Goenaga piano-jotzaileak. Emanaldia ekainaren 7an izango da interpretazio zentroan bertan.

Ekitaldian parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatu dute, ekainaren 5a baino lehen, hain zuzen. Eta Mikel Serrano alkateak, jardunaldiarekin «ibilbide oparo bat hasiko» dutelakoan dagoela esan du.
The post Poesia, margoak eta musika naturarekin uztartuko dituzte Antioko zentroan appeared first on Otamotz.