Flashmob jendetsua egin dute segurarrek
http://youtu.be/zU-gtS3Zw-A
Datorren asteko giza katera begira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaur arratsaldean Seguran, eta jende ugari bertaratu da parte hartzera. Hasteko, flashmoba egin dute plazan, eta ondoren, trikitixa doinuek lagunduta, kalejira egin dute kaleetan barrena autodeterminazio eskubidea aldarrikatuz. Kalejira plazan amaitu dute, eta argazkia egin dute jarraian.