«Guztion erreferentzia da Jagoba Arrasate»
Futbol jokalari eta entrenatzaile Urolan hasi ondoren, hainbat talde ezagutu ditu Mitxel Badiolak (Zumarraga, 1970) , eta gaur egun Realean ari da infantil txiki taldea entrenatzen. La Salle Legazpiko irakaslea da eta Jiu Jitsua ere praktikatzen du, denbora duenean.
Gazteak ikusita, nolako etorkizuna du Realak?
Zubietan entrenamenduetan ikusten den energia dela eta, etorkizun oparoa.
Entrenatzaile bat.
Guztion erreferentzia den Jagoba Arrasate.
Futbolari bat.
Magiaz beterik dauden Carlos Vela eta Antoine Griezmann. Nere iloben gustukoenak!
Zaletasun bat.
Kirola praktikatzea.
Pelikula bat.
El caballero oscuro.
Liburu bat.
Rosa Argentinaren Saber crecer.
Musikari edo talde bat.
Bryan Adams.
Abesti bat.
Il Divoren La luna.
Janari bat.
Txuleta handi bat!
Edari bat.
Ura.
Oporretarako leku bat.
Hondartza duena, Girona edo Donostia.
Amets bat.
Guztiok gure esentziarekin bat egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bikoteak oparitutako Un mar de emociones liburua.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta pertsonak gutxiesten dituzten jarrerak.
Goierriko txoko bat.
Futbol zelaia gertuan duen edozein. Lasaitzeko, Antioko inguruak.
Zumarragan biziko ez bazina…
Ez dut, momentuz, neure burua beste toki batean ikusten.