Asmubekoak Burgosera joango dira hilaren 28an
Beasaingo Asmube elkarteak antolatuta, irteera kulturala egingo dute hilaren 28an. Burgoseko (Espainia) katedrala ikustera joango dira, Giza Bilakaerako Museoa ikusiko dute eta bertan bazkalduko dute. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dute, eta izena emateko Asmuberen lokalera joan beharko dute.