Enpresa txiki eta ertainei nazioarteko bihurtzen lagunduko die Uggasak
Uggasa Goierri garaiko garapen agentziak Goierri garaiko egoera ekonomikoaren analisia egin du, eta ekonomia eta enplegua sustatzeko eskuartean dituen egitasmoen berri eman du. Azken urtebetean langabeziak behera egin duela eta aldundiarekin eta Gipuzkoako Bazkundearekin enpresa txikiak nazioarteko bihurtzeko hitzarmena sinatu duela jakinarazi du. Gainera, Tecnaliarekin ere hitzarmena sinatu behar du, enpresei langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko Garaituz programan parte hartuko du.<
Uggasa Goierri garaiko garapen agentziak Goierri garaiko egoera ekonomikoaren analisia egin du, eta ekonomia eta enplegua sustatzeko eskuartean dituen egitasmoen berri eman du. Azken urtebetean langabeziak behera egin duela eta aldundiarekin eta Gipuzkoako Bazkundearekin enpresa txikiak nazioarteko bihurtzeko hitzarmena sinatu duela jakinarazi du. Gainera, Tecnalia- rekin ere hitzarmena sinatu behar du, enpresei langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko Garaituz programan parte hartuko du.
Egitasmo hauek guztiak atzo aurkeztu zituzten Sortzen enpresa haztegian. Ekitaldian Oihane Zabaleta Uggasako lehendakariak, Itziar Salaberria kudeatzaileak eta Iosune Telleria Enpresa Garapen saileko arduradunak parte hartu zuten. Nazioartekotzea bultzatzeko hitzarmenari dagokionez, helburua ahaleginak koordinatzea, baliabideak hobetzea eta enpresa txikiei merkatu berrien bila kanpora ateratzen laguntzea da. «Horrela, sendotu egingo dira eta enplegua sortuko dute», esan zuen Telleriak.
Hitzarmen honek sei ardatz estrategiko ditu. Enpresei nazioarteko merkataritzari, araudiari, ordaintzeko erei eta finantziazioari buruzko heziketa eskainiko diete. Gainera, nazioartekotzeak eskaintzen dituen aukerei buruzko sentsibilizazioa egingo dute.
Bestalde, jardunaldiak, enpresetara eta azoketara bisitak eta merkataritza bidaiak antolatuko dituzte. Nazioartekotzea lan gogorra denez, enpresen arteko lankidetza bultzatuko dute. Horretarako, tailerrak antolatuko dituzte. Berauetan, ekintzak abian jartzeko aukerak aztertuko dituzte.
Enpresei euren beharrizanak asetzen ere lagunduko diete: merkatuari, bezeroen bilaketari, hornitzaileei, zerga sistemari, nazioarteko jarduerei, nazioarteko logistikari eta kobratzeko sistemei buruzko informazioa eskainiko diete. Azkenik, Goierri garaiko enpresek Bazkundearen programak euren esku izango dituzte. Aldundiarekin eta Bazkundearekin ez ezik, Tecnaliarekin ere lankidetza akordioa sinatu behar du Uggasak.
Helburua parke teknologikoen eta enpresen arteko hartu-emana estutzea da. Hala, enpresek parkeetako ezagutza dibertsifikazioa lantzeko eta lehiakorragoak izateko erabili ahal izango dituzte. Finean, berrikuntza parke teknologikoetatik enpresetara zabaldu nahi dute, enpresek balio erantsi altuko jardueretara salto egin dezaten.
Azken helburua, bertako enpresak lehiakorrak eta berritzaileak izatea eta nazioarteko merkatuaren puntan egotea da. Baita produktu, zerbitzu eta merkatu berrien eskutik negozio aukera berriak lortzea ere.
Inguruekoek zer egiten duten ikustea ondo dago,
baina geure buruan sinestu behar dugu»
Oihane Zabaleta (Uggasako lehendakaria)«Iaz baino 113 langabetu gutxiago daude eta
langabezia tasak %0,9 egin du behera»
Itziar Salaberria (Uggasako kudeatzailea)
Uggasak eta Mankomunitateak, bertako enpresen nazioartekotzea bultzatzeaz eta Tecnaliarekin hitzarmena sinatzeaz gain, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango ditu.
Laguntza horiek Lanbidek bultzatutako Eskualdeko Enplegu Planen eskutik datoz. 9.000 euroko laguntza bat, 6.000ko bost, 3.000ko zazpi eta 2.500eko bat emango dituzte. Eskatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da. Interesa duten enpresek mankomunitatearen bulegoetara jo dezakete edo 943 72 54 06 telefonora deitu.
Garapen agentziak eskuartean dituen egitasmoekin bukatzeko, Uggasak Aldundiaren Garaituz proiektuan ere parte hartuko du. Egitasmo honen helburua egoera ahula bizi duten enpresei laguntzea da. Aldundiak bideragarriak diren tamaina txikiko eta ertaineko 100 enpresa hautatuko ditu, eta lehiakorragoak izateko ekintza plan bat diseinatuko die.
Laguntza hau nahi duten enpresek, 943 72 54 06 telefono zenbakira deitu behar dute edo itelleria@uggasa.com helbidera mezua bidali. Aldundiak enpresa guztiei egingo die diagnostikoa eta hautatuak suertatzen ez direnei plan bat egingo die gomendio orokorrekin.
Salaberriak azken urtebetean langabeziak behera egin duela jakinarazi zuen. «Langabezi tasa %12,7an kokatzen da, 1.606 langabeturekin. Iaz baino 113 langabetu gutxiago daude eta tasak %0,9 egin du behera. Tasa Gipuzkoakoa baino %1,2 bajuagoa da», esan zuen garapen agentziako kudeatzaileak.
Erabaki estrategikoak
Bestalde, 2009tik hona hartutako erabaki estrategikoak zeintzuk izan diren gogoratu zuen: enpresa inkubategiaren sorrera eta sektore soziosanitarioaren aldeko apustua. Azken honi dagokionez, UGLE da goi mailako ortoprotesi zikloa eskaintzen duen Euskal Herriko ikastetxe bakarra eta bertako enpresak ortoprotesi produktuak ekoizteko lan egiten ari dira.
Zabaletak hau guztia mentalitate aldaketaren emaitza dela aipatu zuen. «Irtenbidea gure esku dagoela sinistu dugu. Ingurukoek zer egiten duten ikustea ondo dago, baina geure buruan sinistu behar dugu». Talde lana goraipatu zuen lehendakariak: «Ideologia ezberdinak izan arren, elkarrekin lan egiten eta akordioak lortzen jakin dugu».
The post Enpresa txiki eta ertainei nazioarteko bihurtzen lagunduko die Uggasak appeared first on Otamotz.