Jose Migel Iturrioz kalea astelehenean itxita
Ekainaren 23an, 09:00etan hasita, eta ekainaren 27ra arte, Jose Migel Iturriotz kalean bidegorria eraikitzeko obrak direla eta, kalea trafikorako erabat itxita geratuko da, J.M. Iturriotz 15eko garajeetara iristeko izan ezik. Ezkiaga auzora nahiz Ordiziara iristeko, ibilgailu guztiek N-1etik edo GI-4491tik, Lazkaibar auzotik (CAF barrenetik) zirkulatu beharko dute.