
Josema Azpeitia kazetari eta gastronomo legazpiarrak eta Ritxar Tolosa argazkilari legazpiarrak Iruñako pintxoei buruzko liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, 19:00etan, Huarteko Don Carlos hotelean. Liburu hau La Navarra enpresaren ekimenez argitaratu du Legazpiko Zum enpresak.
La senda del pintxo (Pamplona-Iruña y comarca) du izenburua.