Ordiziako Udala talde eta eragileekin bilduko da
Ordizia Zabalik prozesua aurkezteko bilera egingo du Udalak, gaur, D’elikatuzen 19:00etan, herriko taldeekin eta eragileekin. 45 minutuko saioa izango da. Azken hiru urteetan Udalak egin dituen prozesuen azalpena emango du eta ondorioak aurkeztuko ditu, horien gaineko eragileen iritzia jasotzeko. Ondoren, mokadutxo batekin solasaldia egiteko aukera izango dute bertan biltzen direnek.