Udal Euskaltegian izen emateko aukera dago
Beasaingo Udal Euskaltegian uda ikastaroetako euskalduntze eta alfabetatze taldeetan oraindik badirela plaza batzuk jakinarazi dute. Ikastaro hauek ekainaren 26an hasiko dira eta uztailaren 23an bukatu, eta goizeko ordutegia izango dute. Era berean, langabetuentzat eskaintzen den doako Alfabetatze ikastaroan ere azken plazak geratzen dira oraindik libre. Informazioa eskatzeko edota matrikula egiteko, interesatuek ahalik eta azkarren jo beharko dute Udal Euskaltegira (Zazpiturrieta kalea, z/g-behea) edo telefono honetara deitu: 943 02 81 00.