Zaldibiako saneamendu sareko lanak eman dituzte
Zaldibiako saneamendu sareko hodi nagusia Ordiziakoarekin lotzeko proiektuan, obra kontratua esleitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Esleipena maiatzaren 28an egin zuen aldundiak, eta kontratuak ekainaren 6ko formalizazio data du. Echaide SA enpresak egingo ditu obrak, 594.516,54 euroan (BEZaren %21i dagozkion 103.180,56 euro barne). Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 825.305,78 eurokoa zen (BEZa barne). Saneamendu sarearen lotura egiteko egitasmoaz gain, kolektoreko grabitate-zatian erregistro putzuak eta hodi-puntzuaren lotura egiteko azterlana ere aurkeztu du eraikitzaileak.