Herri Krosa jokatu dute Legorretan
Kirol ekitaldiz betetako goiza izan dute gaurkoa Legorretan. Hain justu ere, Bilkoin, Jota Kea eta Aldapa Haundi elkarteek eta Udalak antolatuta, 36. Korpus Kristi krosa jokatu dute. Goizeko 11:30ean puntual eman diote hasiera Bilkoin Elkartearen paretik. Herrigunean zehar prestatutako ibilbideari hiru bira emanda, Iker Pagola eta Leire Fernandez izan dira lehenak helmugara iristen. Iazko irabazle Izaro Rubio, berriz, bigarren postuan helmugaratu da.
Lehen sailkatuen sari banaketaz gain, parte hartzaileen artean opariak banatu dituzte. Bukatutakoan hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute pilotalekuan.
SAILKAPENA
Gizonezkoak:
- Iker Pagola Guruzeaga, 0:24:56
- Ibon Gonzalez Loitegi, 0:24:580:24:58
- Jose Jabier Cuadrado, 0:24:59
- Leire Fernandez Abete, 0:28:04
- Izaro Rubio, 0:28:18
- Maialen Muñoz, 0:30:03