![IMG-20140621-WA0003](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/06/IMG-20140621-WA0003.jpg)
Ikastola Eguna ospatzen ari dira gaur Beasaingo Andramendi Ikastolakoak gaur. Urteroko gisan, egun osoko festa giroko egitaraua prestatu dute. Goizean haurren merkatu txikiarekin eman diote hasiera egunari eta Ikastolako ikasleek musika emanaldia ere egin dute. Bazkalaurrean barrikotea eta toka lehiaketa egin dituzte. Ondoren, ikasle, irakasle eta gurasoek bazkaria egingo dute.
Bazkalondorako utzi dituzte umeentzako jokuak eta erromeria.