Kimetzen Konkizun Lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo Ordizian
Hogeigarrenez egin du aurten Kimetz Emakumeen Elkarteak kontakizun lehiaketa. Guztira 150 kontakizun jaso dituzte; horietatik 138 gazteleraz, eta 12, euskaraz. Euskaraz egindako lanik onena Andoaingo Urt Zubiaurreren Otzaurte dela ebatzi du epaimahaiak; gaztelerezkoetan saritua, berriz, Jorge Sainz Mingoren (Burgos, Espainia) Misión izan da. Hala, emakume batek idatzitako lanen artean Oihane Fernandez Mendiaren (Algorta) Kafestea edalontzian, mesedez lana aukeratu dute.
Atzo gauean egin zuten sari banaketa Ordiziako Barrenan. Ekitaldiaren ondoren, Dhuna taldearen kontzertua izan zen.