Olaberriako txirrindulari proba, Beasaindik Lazkaora bidean.
Udari hasiera ematearekin batera, San Joan jaiak ospatzeari ekin diote Goierriko hainbat herritan. Olaberria eta Seguran, esate baterako, urteko jai nagusiak izango dituzte. Edonola ere, Urretxuko Santa Barbaran, Ataungo Arrondo auzoan, Ordiziako Otegienea-Majori auzoan zein Beasaingo Zapatari kalean ere San Joan jaiak ospatzen ari dira haur zein helduak.
Olaberrian, Gipuzkoako Itzuliko juniorren txirrindulari probarekin eman diote hasiera gaur egitarauari. Hala ere, arratsaldeko 18:00etan egingo dute pregoia eta txupinazoa. Seguran, bestalde, zopa pertzaren jaitsierarekin eman zioten hasiera atzo asteazkenerako ospatuko dituzten jaiei. Gaur berriz, kuadrillena izango da protagonismo osoa. Eguerdiko 15:00ak aldera bilduko dira frontoi zaharrean bazkarirako. Arratsaldean, berriz, LVII. San Joan txirrindulari proba jokatuko da.