Zalgurdien erakustaldia Ordiziako Trevijanon
Hipikaren barruan modalitate berezia da zalgurdiena, Ordizian gero eta ezagunago egiten ari dena. Hain justu ere, gaur arratsaldeko bostetan ekin diote Ordiziako Trevijano zelaian zalgurdien II. Euskadiko Txapela lehiaketari.
Guztira, zaldi bakarrez edo birekin, hamalau gurdik hartu dute parte lehiaketan. Goizeko kanporaketaren ondoren, sei gelditu dira arratsalderako. Hala, 375 metroko ibilbidea ahalik eta azkarren egitea da lehiaketaren gakoa. Ibilbidean, gaina, hainbat oztopo gainditu behar dituzte. 1,60 metroko zabalera duten 19 ate edo oztopo gaindituz; gurdiek 1,35 metroko zabalera dute.
Arratsalde hasieran oraindik Trevijanon jende gutxi bazegoen ere, denbora pasatu ahala gero eta jende gehiago gerturatu da lehiaketa ikusgarria gertutik ikustera.