
Gaurko, uztailaren 1erako, greba mugagabea deitua zuten Beasaingo Antzizar kiroldegiko langileek, lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Bada, atzo arratsaldean, udalaren, Antzizargo langileen eta kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den Masquatro enpresaren artean hainbat bilera egin ostean, Masquatro enpresak, langileek 2012 amaieran lortu zuten Gipuzkoako Polikiroldegi Publikoen Hitzarmenera berriro itzultzeko proposamena onartu zuen, horren truke, grebarik ez egitea hitzartuta. Greba egin izan balute, polikiroldegiko instalakuntzen erabilera oztopatzeaz gain, udalekuetako haurrak ere zerbitzurik gabe geldituko ziren.
Antzizar kiroldegiko langileek greba mugagabera deitzen zuen idatzian azald zutenez, aurtengo urtarriletik ekainera bitartean langileen soldatak murrizketekin kobratzen zituzten, 1.600 ordutik 1.680m ordu lan egitera pasa dira langileak, jai-egunetako gehigarriak kendu dizkiete, formaziorako jarduna murriztu diete, lizentzia batzuk kendu dizkiete, aintzintasuna kendu nahi diete eta guztiei %20 inguruko soldaten jaitsiera aplikatzen ari zaie, maila ezberdinetan.
Atzo adostutako hitzarmena oraindik formalki sinatu gabe badago ere, gaur-biharretan sinatzea aurreikusten dute.