
Urteroko moduan, Legazpiko Udaleko Kultura, Euskara eta Gaztedia sailek Uztaila Kulturala programa antolatu dute. Lehen ekitaldia gaur egin dute: herriko haurrentzako jolasak eta parkea egon dira Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. Haur eta gaztetxo asko elkartu dira. Jolasez Sorgintxuloko begiraleak arduratu dira eta parkean ludoteka, puzgarriak eta bizikleta zirkuitua egon dira, besteak beste. Hilaren 8an, 15ean eta 22an ere haurrentzako jolasak egongo dira.