Musikari buruzko 'badok.info' webgunea Lazkaon aurkeztuko dute
Berria egunkariak orain gutxi berritu duen badok.info musikari buruzko webgunea Lazkaon aurkeztuko dute, datorren astelehenean (uztailak 7). Gerriko kultur elkarteak Jon Eskisabel kudeatzailea gonbidatu du, eta Gerriko Txokoan solasaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera. Euskarazko musikaren informazioa biltzen du webguneak. Ehunka biografia, 2.000 disko eta 11.000 kantu inguruko artxiboa du. Entzuteko aukera ere eskaintzen du. Lehengo, gaurko eta biharko musikariez jardungo dute, baita atariaren bidez osatzen ari diren euskal musikaren “entziklopediaz” ere.
Gerriko elkarteak datorren asterako musikaren inguruan antolatu du beste ekitaldi bat. Ladislao talde lazkaotarrak Pantailak diskoa aurkeztuko du, uztailaren 10ean, udaletxe ondoko zubian.