Sagardoarekin bi hitzordu izango dituzte ordiziarrek
Sagardoaren bueltan bi ekitaldi antolatu dituzte Ordizian datozen egunetarako. Hain justu ere, etzi arratsaldean Goierriko sagardoen dastatze gidatua egingo da D’elikatuzen, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin elkarlanean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Guillermo Castaños enologoak zuzenduko duen saioa. Bertan Ataungo Urbitarteko, Zeraingo Oiharteko eta Altzagako Olagiko sagardoan dastatuko dituzte. Goierriko sagardogileek eurek azaldu dituzten beren sagardoaren xehetasunak.
Izen ematea beharrezkoa da, horretarako 943 88 22 90 telefonora deitu behar da. Saioa doan izango da.
Sagardo Eguna uztailaren 12an
Uztailaren 12an, larunbatarekin, egingo da aurtengo Ordiziako Sagardo Eguna. Iluntze gau partean egingo da, gainera, 20:00etan hasi eta gauerdira arte. Sagarraren zuku preziatua probatu ahal izango da Plaza Nagusian prestatuko den gunean. Guztira Gipuzkoako 12 sagardotegik hartuko dute parte Sagardo Egunean.