Bizikletan dabiltzanen trafiko kanpaina hasi da
Bizikleta erabiltzaileentzako kanpaina egingo du Udaltzaingoak aste honetan, honakoak gogoraraziz: bai bidegorriak dauden guneetan, baita oinezkoentzako guneetan ere, bizikleta erabiltzaileek behar den bezala zirkulatu behar dutela, hamasei urtez azpikoek kaskoa eraman behar dute derrigor eta zirkulatzeko garaian bizikleta pertsona batekin joatea komeni da. Ostiralean amaituko da kanpaina.