Maria Amolategik "Stars. Izarrak kalean" saioa aurkeztuko du bihartik aurrera
Beasainen jaio, baina, Ordizian bizi den Maria Amolategi musikariak Stars. Izarrak kalean lehiaketa aurkeztuko du, Haritz Leterekin batera. Bihar gaueko 22:15ean hasiko da telebista saio hau ETB1 telebista katean, eta lau saio eta final batez osatuko da lehiaketa. Bertan, aukeratutako musikariak kalera aterako dituzte eta abesten duten bitartean jendeak emanda lortzen duten diru kopuruaren arabera, irabazten edo galtzen joango dira musikariak.
La Vozeko esperientzia, Sugan taldearen ibilbidea, proiektu berriak… Amolategiren ibilbidearen errepasoa eta saio honen ingurukoak, biharko Hitzako elkarrizketan irakurtzeko aukera izango da.