Abiatu dira Urretxutik VII. Goierri Garaia mendi lasterketako korrikalariak
Oraintxe irten berri dira Urretxuko Areizaga-Kalebarren plazatik, Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioko 166 parte-hartzaileak. Bi ibilbide ezberdin egingo dituzte; 29 korrikalarik ibilibide motza egingo dute, eta horiek Beloki eta Izazpi gainak pasako dituzte, baina ez dira Irimora igako. Gainontzeko lasterkariek ibilbiderik luzeena egingo dute, eta hiru gainak igaroko dituzte. Bide laburreneko irabazlea ordu bete eskasen buruan helmugaratuko da; ibilbide nagusiko garaileak, berriz, bi orduren bueltan amaituko du lasterketa.