Futbito txapelketarekin hasi dute Xikerren III. memoriala
Ordiziako gaztetxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Xikerren III. memorialerako. Goizean ekin diete ekintzei futbito txapelketarekin. 9:30etan hasita, hemezortzi taldek hartu dute parte Majorin jokatutako partidetan.
Arratsaldean, Agostinho memoriala egingo dute, 16:00etan. Lasterketa gaztetxean hasi, eta hantxe bertan bukatuko da. Azkenik, eguna ondo bukatzeko 23:00etan kontzertuak izango dituzte gaztetxean. Skalopek, Koplaka eta Garrapatas taldeek joko dute.