Garagardo tailerra eta bazkari begetarianoa Beasaingo gaztetxean
Dagoeneko hamar urte pasa dira Beasaingo gaztetxea ireki zutenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte gaztetxeko partaideek. Gaurkoan, garagardo tailerra izan dute goizean; garagardo egileen topaketa egin dute, eta garagardoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratuek. Eguerdian, berriz, gaztetxean bertan, bazkari begetarianoa egin dute, giro onean.
Arratsaldean #efectanvies hitzaldia izango dute, auzo baten erreboltaz. Pintxopoteoa egingo dute afari modura, eta gauean M.K.T, Debon, Hilkar, eta Hondartzako hondakinak taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean. Ondoren dj-ek jarriko dute musika.