Umeen krosarekin ekin diote Altamirako festetako bigarren egunari
Eguraldia lagun, bizilagun mordoxka hurbildu da txikienen krossa ikustera. 2 urtetatik hasi eta 12ra bitarteko haurrek egin ahal izan dute lasterketa Ordiziako Altamira auzoko umeen krosean. Lasterketak amaitzean, 10:45 inguruan, sari banaketa egin dute; irabazleek kopak jaso dituzte, eta gainontzeko parte-hartzaileek dominak.
Jarraian, umeen marrazki lehiaketa egin dute auzo ordiziarrean, eta geroago, 12:·30ean, zenbait bizilagunek pintxo goxoak prestatu dituzte, Altamirako pintxo-lehiaketarako.
Arratsaldean ekitaldi gehiago izango dira. 16:00etan mus txapelketa izango dute; 18:00etan, berriz Ibon Magoak emanaldia egingo du, eta iluntzean, buruhandiak ibiliko dira auzoan, txaranga doinuek lagunduta.
21:00ean, auzo afaria egingo dute; bertsolariak ere izango dira bertan. Afalostean, jai giroan jarraitu nahi dutenentzako, Drindots taldearen dantzaldia izango da 23:30ean, eta 00:00etan, berriz, mozorro lehiaketa egingo dute. Goizaldean, 03:30ean, dj-ak izango dituzte, eta azkenik, 06:00etan, matutina.
Altamirako jaiak bihar gauen bukatuko dira, sardinaren hileta ekitaldiarekin.