Altzagatik Senda Vivara
Altzagako 31 laguneko taldeak Senda Viva parkean (Argedas, Nafarroa) egunpasa egin zuen, zapatuan. Haur, gazte eta guraso, 08:00etan irten ziren herritik autobusean, eta 22:00etan itzuli, «leher eginda baina ahaztuko ez dugun egun bikaina pasatuta». Gabonetan kantuz bildutako diruarekin egin dute txangoa.