Bizilagunek Irimoko industrigunea bisitatu dute
Udalak eta talde eragileak Irimoko eremura bisita gidatua antolatu dute gaur arratsalderako. 50 bat bizilagunek parte hartu dute. Sarralde enpresako pabilioi nagusia ikusi dute eta, ondoren, Irimo enpresara eta Aparizio auzora joan dira. Sarraldeko sarrerako eta pabilioi nagusiko garbiketa lanak astelehenean hasiko direla eta erabilera urriko foroaren ondoren erabakiko dela jakinarazi dute. Lehen foroa gaurko ekitaldiarekin hasi da.
Udalak eta talde eragileak Irimoko eremura bisita gidatua antolatu dute gaur arratsalderako. 50 bat bizilagunek parte hartu dute. Sarralde enpresako pabilioi nagusia ikusi dute eta, ondoren, Irimo enpresara eta Aparizio auzora joan dira. Sarraldeko sarrerako eta pabilioi nagusiko garbiketa lanak astelehenean hasiko direla eta erabilera urriko foroaren ondoren erabakiko dela jakinarazi dute. Lehen foroa gaurko ekitaldiarekin hasi da. Bihar, 18:00etan talde eragileak bere burua aurkeztuko du eta 18:30ean bizilagunek Irimo industrigunearekin duten harremanari buruz hitz egingo dute. Bi ekitaldi hauek udaletxeko sarrerako aretoan egingo dituzte.
The post Bizilagunek Irimoko industrigunea bisitatu dute appeared first on Otamotz.