Bosbidetako txabolan auzolana egin dute, Ataunen
Ataungo herritar talde batek auzolana egin zuen, larunbatean, Bosbideta aldean. Herriaren jabetzakoa den txabola edo aterpetxearen inguruak garbitu zituzten. Egurrezko hesolak jarri zituzten, txabolaren inguru guztia ixteko. Ganadua bertaraino joan eta kalteak eragitea edo zikintzea saihestu nahi dute horrela. Erremedioko bainuetxe zaharraren orubetik gora dago Bosbideta.