Itsasondon argazki lehiaketa antolatu dute, 2015ko egutegia osatzeko
Itsasondoko txokoak, parajeak eta bazterrak erakutsiko dituen horma egutegia argitaratu nahi du udalak 2015erako, eta horretarako I. Argazki Lehiaketa deitu du. Sariketan jasotako erretratuekin osatuko dute egutegia.
Itsasondoko udalerriaren eremuan ateratako argazkiak izan behar dute, nahitaez. Parte-hartzaileak hiru lan aurkeztu ahalko ditu gehienez, paperean (20×30 zentimetro) edo CD diskoan (gutxienez 4 megabytekoak).
Itsasondoko txokoak ipini dute gaia. Herrian erroldatutako itsasondoarrek parte har dezakete. Saia La Seu d’Urgelleko (Girona, Katalunia) Arbeletxe jatetxean bi pertsonarentzako afaria eta hango landetxe batean gaua igarotzea izango da.
Aurkezte epea urriaren 3a
Lehiaketako deialdia egin du udalak, eta urriaren 3an bukatuko da lanak aurkezteko epea. Udaletxera eraman behar dira, bi gutunazal zuri: batean argazkia eta bestean partaidearen datuak. Azalaren kanpoan argazkiaren izenburua idatzi behar da.
Epaimahaia herritarrek eta Itsasondo 2.0 aldizkariko ordezkari batek osatuko dute. Saria haiek izendatuko dute; egutegirako 12 argazkiak, bozketa herrikoiz.