Lazkaon astebete atzeratu dute poltsa banaketa
Lazkaon elkarteak atzo zuen hastekoa Aste Berdea egitasmoa, bezeroei erosketetarako poltsa berrerabilgarriak banatzeko. Poltsen horniduran arazoak izan dituzte, ordea, eta astebete atzeratuko dute kanpaina. Plastikozko zorro gutxiago erabiltzea lortu nahi du Lazkaonek.