Paella, helikopteroa eta euskokubatar poteoa Geltokietan
Berritasun ugarirekin datoz Geltokietako festak. Jai batzorde indartsua atzean dutenaren seinale dira berritasun horiek guztiak. Paella lehiaketa egingo dute aurten lehenengoz auzoan bi elkarte berri osatu direla probestuz. Lau elkartek parte hartuko dute larunbatean egingo duten lehiaketan.

Ostiraleko bertso afaria ez da nolanahikoa izango. Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsotan, eta haiekin ZU Bertso Eskolako gazteak. Urretxukoak eta Zumarragako bertso lehian jartzeko asmoa daukate jaien antolatzaileek. Helikoptero hegaldiak egiteko aukera ere emango dute aurtengo Geltokietako jaietan eta trikipoteoa musika kubatarra eta euskalduna lotuko dituen poteo mestizoagatik ordezkatu dute oraingoan.
Barrakarik ez da egongo. Zumarragako Udalak ez die baimenik eman eta horrek antolatzaileen artean amorrua sortu du. Itoginak eta baldosak apurtzea eragiten omen dute barrakek geltoki intermodalean. Maite Berasategi jai batzordeko kidearen hitzetan, “auzokideei plazarekin gozatzeko aukera kentzen diete. Proiektua egin aurretik gure iritzia eman genezan bilera batera deitu gintuzten. Ez dut ulertzen bilera horien zentzun zein den gero horrelakoetarako baimena ukatzen digutenean…”.
Berritasun guztien berri bihar Goierriko Hitzan
The post Paella, helikopteroa eta euskokubatar poteoa Geltokietan appeared first on Otamotz.