Bekausek irabazi du Ordiziako kuadrilen arteko futbol txapelketa
http://youtu.be/iyvSgsrMfEE
Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile. Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu.
Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile.
Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu. Kanporaketan berdinduta gelditu ziren bi taldeak eta penaltien tandara pasa behar izan zuten; Gaussek 2tan egin zuen huts eta Bekausek 1ean. Beste kanporaketara 3 goleko abantailarekin iritsi zen Perla taldea; ez zioten Yatikeri aukera bat bera ere utzi, 4-1 irabazita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.