http://youtu.be/Meh7B9T8kZA Orain arteko bost edizioetako probarik gogorrena izan dela zioten helmugan hainbat korrikalarik. Izan ere, berez nahikoa zaila eta gogorra den proba are gehiago gogortu du eguraldiak, batez ere, euriaren eta behelainoaren eraginez. Zailtasunak zailtasun, ordea, aurten ere indar erakustaldia eman dute Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetako parte-hartzaileek.
Esklerosi anizkoitzak nerbio-sistema zentralari eragiten dio. Garuna eta muina hazi egiten dira espontaneoki, arrazoi jakinik gabe, alegia. Nerbioak galdu eta babesten dituen mielina gantza ere galdu egiten da. Nerbio-sistema orbanez betetzen da. Asier de la Iglesia zumarragarrari orain urte eta erdi diagnostikatu zioten.
http://youtu.be/DYVtet9Y1aQ Asteburuan giro nahasia izan bada ere, honek ez du festarako gogorik zapuztu, eta giro ederrean ospatu dituzte Geltokietako jaiak. Larunbatean jende ugari bildu zen paella erraldoiaren aitzakian, baita umeen jolasetan ere. Gauean, kontzertuek berotu zuten festa, tartean Cabbage City Rockers taldekoek (bideoan). Igandean berriz, Geltokietako festen klasiko bat den asto karrera izan zen jendetsuenetako bat (bideoan).
Asteburuan Zumarragan 100 bat tiratzaile elkartu dira Euskal Herriko Field Target Openean parte hartzeko. Bi modalitate landu dituzte eta pistoietan Joseba Peñagarikano zumarragarrak bigarrena egin du irabazlearen puntu bakarrera. Ingalaterrako Nick Murphy tiratzaileak irabazi du pistoietako modalitatean. Peñagarikanok esan duenez, «Murphy bost urtetan garaile izan da eta haren ondoren geratzeak sekulako poza eman dit».
http://youtu.be/iyvSgsrMfEE Larunbatean eman zioten amaiera Ordizian kuadrilen arteko XXXV. futbol txapelketari. Perla eta Bekause taldeen artean jokatu zen finala eta azken hauek izan ziren garaile. Joan zen asteburuan Gauss taldeari 0-1 irabazita iritsi ziren finalera Bekausekoak, iaz ere finalean izan ziren, baina ez zuten garaipenik lortu.