Peñagarikano zumarragarrak bigarren egin du Euskal Herriko Field Target Openean
Asteburuan Zumarragan 100 bat tiratzaile elkartu dira Euskal Herriko Field Target Openean parte hartzeko. Bi modalitate landu dituzte eta pistoietan Joseba Peñagarikano zumarragarrak bigarrena egin du irabazlearen puntu bakarrera. Ingalaterrako Nick Murphy tiratzaileak irabazi du pistoietako modalitatean. Peñagarikanok esan duenez, «Murphy bost urtetan garaile izan da eta haren ondoren geratzeak sekulako poza eman dit».
Asteburuan Zumarragan 100 bat tiratzaile elkartu dira Euskal Herriko Field Target Openean parte hartzeko. Bi modalitate landu dituzte eta pistoietan Joseba Peñagarikano zumarragarrak bigarrena egin du irabazlearen puntu bakarrera.
Ingalaterrako Nick Murphy tiratzaileak irabazi du pistoietako modalitatean. Peñagarikanok esan duenez, «Murphy bost urtetan garaile izan da eta haren ondoren geratzeak sekulako poza eman dit».
Umetan karabina zalea zela eta field targetaren berri kartel baten bitartez izan zuela esan du tiratzaile zumarragarrak, «karabina bat laga zidaten eta hasi egin nintzen. Utzita eduki dut denbora batez lehiak estresa sortu didalako, baina aurten parte hartzea erabaki nuen eta oso pozik ibili naiz».
Pistoiaren modalitatean karabina kontrolatzea «zailagoa» dela dio, «gauza gehiago zaindu behar da eta horrenbestez akats gehiago egin daitezke». Peñagarikanok lehiaketan egon den giro ona nabarmendu du.
The post Peñagarikano zumarragarrak bigarren egin du Euskal Herriko Field Target Openean appeared first on Otamotz.