Basterretxearen itzala
Hil berria den Nestor Basterretxea eskulturgileak harreman zuzena izan du Goierrirekin; Segurako pilotaleku zaharreko eta Arriarango urtegiko eskulturek, esate baterako, betiko gogoraraziko dute Basterretxea artista. Euskal Herriko artearen erreferente nagusienetako bat izan da Nestor Basterretxea (Bermeo, Bizkaia, 1924). Joan zen larunbatean, hilak 12, Hondarribiako (Gipuzkoa) bere etxean izan zen 90 urterekin. Goierrirekin ere lotura estua izan du bizitza osoan. Segura da horren adibideetako bat. 1977. urtean Euskal Herriko Dantza txapelketa jokatu zen lehen aldiz Seguran. Guillermo Areizaga alkatea izan zen txapelketaren sustatzailea eta Nestor Basterretxea laguna zuenez, Euskal Herriko dantza txapelketarako eskultura bat eskatu zion sari gisa emateko. Dantza txapelketa hiru aldiz jarraian edota 5 urteko epean 3 aldiz irabazten duten dantzariek eramaten dute Basterretxearen eskultura, beraien herriko udaletxean betiko gordetzeko. 2009an, Segurako Udalak dantza txapelketarako egindako eskultura guztiak elkartu eta kopiak egin zituen herrian gordetzeko helburuarekin. Eskulturak Basterretxearen bi eskulturen kokalekua ere bada Goierri. Segurako frontoi zaharraren ondoan dago Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenezko eskultura 2003 urtez geroztik. Beasaingo Arriarango urtegiko horma nagusian ere, Basterretxearen eskulturak ikus daitezke. 1991. urtean egin ziren urtegiko lanak. Euskal Herriarekin ere konprometitua bizi izan da Basterretxea. Horren adibide da, Nazioen Munduak 2010ean Donostiako Miramarren egindako adierazpenarekin bat egin zuela.
Hil berria den Nestor Basterretxea eskulturgileak harreman zuzena izan du Goierrirekin; Segurako pilotaleku zaharreko eta Arriarango urtegiko eskulturek, esate baterako, betiko gogoraraziko dute Basterretxea artista.
Euskal Herriko artearen erreferente nagusienetako bat izan da Nestor Basterretxea (Bermeo, Bizkaia, 1924). Joan zen larunbatean, hilak 12, Hondarribiako (Gipuzkoa) bere etxean izan zen 90 urterekin.
Goierrirekin ere lotura estua izan du bizitza osoan. Segura da horren adibideetako bat. 1977. urtean Euskal Herriko Dantza txapelketa jokatu zen lehen aldiz Seguran. Guillermo Areizaga alkatea izan zen txapelketaren sustatzailea eta Nestor Basterretxea laguna zuenez, Euskal Herriko dantza txapelketarako eskultura bat eskatu zion sari gisa emateko.
Dantza txapelketa hiru aldiz jarraian edota 5 urteko epean 3 aldiz irabazten duten dantzariek eramaten dute Basterretxearen eskultura, beraien herriko udaletxean betiko gordetzeko. 2009an, Segurako Udalak dantza txapelketarako egindako eskultura guztiak elkartu eta kopiak egin zituen herrian gordetzeko helburuarekin.
Eskulturak
Basterretxearen bi eskulturen kokalekua ere bada Goierri. Segurako frontoi zaharraren ondoan dago Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenezko eskultura 2003 urtez geroztik.
Beasaingo Arriarango urtegiko horma nagusian ere, Basterretxearen eskulturak ikus daitezke. 1991. urtean egin ziren urtegiko lanak.
Euskal Herriarekin ere konprometitua bizi izan da Basterretxea. Horren adibide da, Nazioen Munduak 2010ean Donostiako Miramarren egindako adierazpenarekin bat egin zuela.