Astelehenean hasiko dira Legazpiko San Inazio jaietako karpa jartzen
Astelehenean, 08:00etan, San Inazio jaietako karpa eta oholtza jartzeko lanak hasiko dituzte. San Inazio 6ren parean jarriko dituzte. Hori dela eta, abuztuaren 4a arte, bidea moztuta egongo da San Inazio 5etik 17ra bitartean eta ezingo da bertan aparkatu. San Inazio 15-17tik eta San Martinetik irteteko Itxaropenera jo behar dute. Itxaropeneko bizilagunak Juanastegitik sartu eta Aiztonagatik irtengo dira.