http://youtu.be/SzO8IMuS8KA Hilaren 11n hasi ziren Sarralde lantokia garbitzeko lanetan, gunea herritarrei erakutsi ondoren. Lanen lehen fasean, lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte. Dagoeneko ari dira makinak garbitze lanetan. Aurten, Urretxuko Udalak 138.500 euro bideratuko ditu lan hauetarako.
Ignaziotar Lurraldearen webgune berrituaren aurkezpena egin dute Zumarragako Antio interpretazio zentroan. Webgunea sakelakoetatik informazioa era errazean lortu ahal izateko egokitu dute. Webgunearen berrikuntzarekin informazioa eskuratzeko era erraztu diote bisitariari. Informazioa bost hizkuntzatan eman dute, katalana barne. Teknologia eguneratzeaz gain, edukiak eta diseinua ere berritu dituzte.
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteko bi kide azalaren minbiziaren gaineko informazioa banatzen ari dira orain Areizaga-Kalebarren plazan. Gipuzkoako hainbat herritan uztailean egindako kanpaina ekarri dute Urretxura eta Zumarragara. Helburua minbizi mota honen gaineko “mitoak haustea” da Maider Sierra elkarteko teknikariaren hitzetan.