Edoskitze tailerra, bihar, 17:00etatik 19:00etara
Udako oporretara joan aurretik, bihar egingo dute edoskitze tailerraren azken bilera, Irriargikoek antolatuta. 17:00etatik 19:00etara bilduko dira Ttiklik elkargunean, amagandiko edoskitzearen inguruan zalantzak argitu, esperientziak elkarbanatu eta beste ama batzuekin batera tarte atsegin bat igarotzeko.













