Elosegi-Aresoko buelta itxi egingo dute bihar
Elosegi eta Areso kaleen arteko bihurgunean egiten ari diren egokitze lanengatik, bihar eremua osorik itxi egingo du Lazkaoko Udalak. Sartzeko, Hirigoiengo sarrera erabiltzeko gomendatu du. Asfaltatze lanak egingo dituzte. Inprimatutako zorua botako dutenez, egun batzuk beharko ditu lehortzen. Astelehenean zabalduko dute, berriz. San Inazio auzunean ere zati bat asfaltatuko du udalak.