Ignaziotar Lurraldearen webgunea sakelakoetarako egokitu dute
Ignaziotar Lurraldearen webgune berrituaren aurkezpena egin dute Zumarragako Antio interpretazio zentroan. Webgunea sakelakoetatik informazioa era errazean lortu ahal izateko egokitu dute. Webgunearen berrikuntzarekin informazioa eskuratzeko era erraztu diote bisitariari. Informazioa bost hizkuntzatan eman dute, katalana barne. Teknologia eguneratzeaz gain, edukiak eta diseinua ere berritu dituzte.
Gaur goizean Ignaziotar Lurraldearen webgune berrituaren aurkezpena egin dute Zumarragako Antio interpretazio zentroan. Webgunea sakelakoetatik informazioa era errazean lortu ahal izateko egokitu dute. Webgunearen berrikuntzarekin informazioa eskuratzeko era erraztu diote bisitariari. Informazioa bost hizkuntzatan eman dute, katalana barne. Teknologia eguneratzeaz gain, edukiak eta diseinua ere berritu dituzte. Edurne Etxeberriak esan duenez, “itxura garbia, modernoa eta irisgarria eman nahi izan diogu publikoarentzat informazioa lortzea erraza izan dadin”. Mikel Serrano Zumarragako alkatearen hitzetan, “bisitari katalanak estrategikoak dira guretzat”.
The post Ignaziotar Lurraldearen webgunea sakelakoetarako egokitu dute appeared first on Otamotz.